IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena eginen da Malerrekan.

  • • Martxoaren 18an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da hainbat herri eta eskualdetan.
  • • Aurtengoa 13. edizioa izanen da, baina gure eskualdean hirugarren aldiz eginen da. Euskaltzaleen Topaguneak, Malerrekako Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatu dute.
  •  

Ekimen honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua oparitzera gonbidatuz.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira parte hartzeko:
1) Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Doneztebeko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izanen da.
2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emanen digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emanen digu.

Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, 30€ko balioa duen txeke bana zozketatuko du liburutegiko arduradunak, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke horrek, besteak bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emanen du.

Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra.
Udaberrian garatuko da berriz ere ekimena, opor aurreko hilabeteak garai onak direlako liburutegian zein liburu-dendan “udako liburua” aukeratzeko. Martxoaren 18an abiatu da, beraz, “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” ekimenaren 2019ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaitu. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izanen du liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izanen da.
Liburutegiak: Doneztebeko liburutegi publikoa
Liburu denda: Ostiz

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena eginen da Malerrekan.