Euskarazko udalekuen eskaintza

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere.

Euskarazko udalekuen eskaintza