“IGUAL NO ES TAN DIFÍCIL COMO DICEN” dokumentalaren aurkezpena Donezteben

Malerrekako Mankomunitateak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, IKA euskaltegiek eta KATUBIk prestatu dute dokumentala.

  • Eguna: Irailak 13, ostirala
  • Ordua: 19:30
  • Tokia: Doneztebeko zineman.
  • Dokumentalaren iraupena: 30 min.

Sinopsia:

Adrianak, Ernestok eta Sofiak jatorri eta bizitza esperientzia desberdinak dituzte, baina hirurak batzen ditu euskara ikasteko erabakiak. Adriana Zaragozan sortua da, eta duela zenbait urte etorri zen Berara bizitzera. 2018an euskaltegian hasi zen, eta dagoeneko sumatzen du aitzinamendua. Sofia aspaldi etorri zen Hernanitik Bortzirietara bizitzera, lan kontuak tarteko. Alaba Beran euskaraz hazten ikusi du, baita bere euskara ikasteko gogoa ernetzen ere. Euskaltegian urte batzuk egin ditu honez gero eta oinarrizko komunikatzeko gaitasuna lortu du. Ernesto Leioan jaio zen, Bizkaian. Aunitz eta agudo hazi zen hiri horretan gaztelania zen nagusi. Gaztetan, euskara ikasteko eta hobetzeko harra piztu zitzaion, eta horrek eraman zuen Leioako Kandela-Zubietako auzotik, Malerrekara, Zubietako etxe batera euskaraz murgiltzera. Gaur egun euskaraz bizi da; Zubietako alkate eta Doneztebeko eskolako zuzendari ere bada.

“IGUAL NO ES TAN DIFÍCIL COMO DICEN” dokumentalaren aurkezpena Donezteben