MALERREKAKO MANKOMUNITATEA TOKIKO AGENDA 21AREN EKINTZA PLANA PRESTATZEN ARI DA

Malerrekako Mankomunitatea, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Tokiko Agenda 21 prestatzen hasi da.

Udazken honetan egindako bi foroen ondoren, Tokiko Agenda 21aren datozen urteetako ekintza egituratuko duten lau ildo estrategiko aukeratu dira.

 

1. Herri txikien etorkizuna.

Hirigintza-tresnak errealitate sozial berrietara egokituz, erdiguneen izera mantenduz eta bizi-kalitatea zerbitzu egokien bidez sustatuz.

2. Tokiko garapena eta lan-eskaintzak.

Tokiko garapena azpiegitura egokiekin eta ekintzailetza-formazio eta sustapen ekintzekin bultzatuz.

3. Garraioa, mugikortasuna eta telekomunikazioak.

Lurraldearen komunikazio-gaitasunak hobetuz, bere kokaleku estrategikoa aprobetxatuz eta eragin negatiboak gutxituz.

4. Eskualdearen gobernantza eta baliabideen kudeaketaren hobekuntza.

Udal, mankomunitate eta eskualde mailan parte hartzea sustatzen duten lan-ildo komunak ezarriz, baliabideak hobeki kudeatzeari begira.

 

Galdera sorta honen bidez, interesgarriak iruditzen zaizkizun ekintza-ildoetan jarduteko proposamenak egin ditzakezu.

 

https://forms.gle/nyq6XWwxku3M4rxBA

 

Eskerrik asko.

 

 

 

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA TOKIKO AGENDA 21AREN EKINTZA PLANA PRESTATZEN ARI DA