Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

03/04/2025

2024-25 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleendako dirulaguntza deialdia

Irailaren 1etik 30era aurkeztu beharko dute dokumentazioa 2024-25 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira, eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 460 eurokoa izanen da.

Deialdia osorik: EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2025

Betiere, euskara ikastaroan izandako asistentzia hartuko da kontuan:

Asistentzia Diru-laguntza
%86-100 Matrikularen %100
%70-85 Matrikularen %75
%0-69 Ez da dirulaguntzarik jasoko

Eskatzeko baldintzak:
– 16 urte edo gehiago izatea.
– Malerrekako udalerriren batean erroldatua egotea.
– Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatua izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
– Eskaera orria.
– Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
– Erroldatze ziurtagiria.
– Euskaltegiko matrikularen ordainagiria.
– Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
– Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Informazio gehiago: euskarazerbitzua@malerreka.eus / 948 451 746