Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Pribatutasun-politika

 

Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikora (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo webgune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, P3147827D I.F.Z. duen Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen (aurrerantzean “Mankomunitatea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak modu egokian kudeatzeko eta Mankomunitatearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (kontaktu formulariorako adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko tratamenduaren beharra (gure webgunean nabigatzea edo gure zerbitzuen kudeaketa adibidez), interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra (Mankomunitateak kudeatzen dituen zerbitzu batzuk gauzatzeko), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, komunikazio elektronikoak bidaltzeko) dira.

Mankomunitateak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Interesdunak kontrakorik adierazten ez badu, datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke.

3. Datu pertsonalak biltzea

Mankomunitateak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, formulario batzuk eta zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, egoitza elektronikoa), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Mankomunitateak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Mankomunitateak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Malerrekako Mankomunitateak, webgunearen bidez, herritarren parte-hartzea eskatzen duten ekitaldi, jarduera eta abarrei buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, pertsona identifikatuak edo identifikagarriak agertzen diren argazkiak edo bideoak aurkezten dira. Erabiltzailearen kasua bada, agertu nahi ez badu, mankomunitatea@malerreka.eus helbidera kopia bidali eta webgunearen sekzioa adierazi dezake. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera hau haien gurasoek edota tutoreek egin behar dute.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta webgunearen baldintza orokorrak onartzea.

4. Adin-txikikoen datu bilketa

Malerrekako Mankomunitateak ez die 14 urte beherakoei haien datu pertsonalak ematen uzten, ezta webguneko formularioen bidez ezta posta elektronikoaren bidez. Beraz, haien gurasoen edo tutoreen baimena erakusten ez badute, egiten dutenek 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute.

Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, halakorik ezean, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.

5. Interesdunen eskubideak

Mankomunitateak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen, mugaketa eta lekualdatze eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako Tratamenduaren Erantzuleari idatzi bat bidali beharko dio, helbide honetara: Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea, Zazpigurutze, 2, behea, 31740 Doneztebe/Santesteban (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara: mankomunitatea@malerreka.eus.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. Interesdunak, eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa (Jorge Juan Kalea, 6 – 28001 Madril / www.aepd.es).

6. Segurtasun-neurriak

Mankomunitateak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Mankomunitatearen erantzukizunpekoak.

Malerrekako Mankomunitateak aplikatzen dituen neurri teknikoak eta antolakuntzakoak Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera (Segurtasun-neurriak) aplikatzen direnak dira.

7. Segurtasun Urraketak

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Malerrekako Mankomunitateari webgune, eremu pribatu, egoitza elektroniko, sarbide-gako edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 948451746 telefono zenbakia edo mankomunitatea@malerreka.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

8. Indarraldia

Mankomunitateak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Mankomunitateak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Mankomunitateak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

9. Jurisdikzioa

Mankomunitatea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Mankomunitatea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Mankomunitateak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.