Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Jarduerak

FAMILIA

Familia esparrua funtsezkoa da Euskara Zerbitzuaren jardunean.

Umearentzat familia lehen sozializazio gunea da, eta urte batzuetan garrantzitsuena. Familiako kideekin emanen du denbora zati handiena eta bertan bereganatuko ditu hainbat ohitura, jokabide eta balio. Baita hizkuntzei dagozkienak ere. Gai hauetan guztietan, gurasoak eta etxeko helduak haientzako eredu eta erreferente dira. Horregatik, etxean nahiz etxetik kanpo ahalik eta egoera gehienetan euskara erabiltzen bada, umeak hizkuntza ikasi eta erabiltzeko ohitura eta atxikimendua bereganatuko ditu.

Hauek dira abian ditugun egitasmorik garrantzitsuenak:

ONGI ETORRI, JAIOBERRI: Haur jaioberrien familiendako materiala.

ERA.EUS: 0-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzako informazioa eta baliabideak.

SOLASLAGUNA

Malerreka, Bortziriak eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun hitz egiten dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta gutxienez ordu betez.

Malerreka bezalako eskualde euskaldunetan programa honek garrantzi handia du euskalduntzen ari diren pertsonak herrian, saltokietan eta bestelako esparruetan euskaraz komunikatzen has daitezen.

Telefonoa: 610 920 673  –  E-posta: solaslaguna@topagunea.eus

Web orriahttp://solaslaguna.blogspot.com/

BERTSOLARITZA MALERREKAN

Malerrekan bertsolaritza hiru adin tartetan bultzatzen da, haurrekin, gaztetxoekin eta heduekin. Bertso eskolak Nafarroako Bertsozaleen Elkartearekin elkarlanean lantzen dira.