Malerrekako elkartasun eguna ospatu zen arrakasta handiz: 24.178,59 euro bildu dira Navarrabiomed zentrurako

Joan den hilabetean Malerrekan ospatutako egun solidarioak arrakasta handia izan zuen, eta bertan bildutako 24.178,59 euroak Navarrabiomed ikerketa-zentrura bideratu dira. Ekimenak Malerrekako herritarren eta elkarteen parte-hartze zabal eta konprometitua izan zuen, eta beste behin ere auzolanaren indarra agerian geratu da.
Malerrekako ordezkariak eta 2ZI taldea Navarrabiomed-en izan dira dohaintza pertsonalki entregatzeko. Bertako langileekin izandako topaketak itxaropentsu eta hunkigarri izan dira, eta aurkeztutako ikerketen berri emateaz gain, lankidetza bide berriak irekitzeko aukera ere aztertu da.
Ekimen honen bidez, Malerrekako komunitateak elkartasunaren eta konpromiso sozialaren aldeko jarrera eredugarria erakutsi du. 2ZI taldeak eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiei:
“Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Malerreka bailara! Zuen lana eta jarrera eredugarriak izan dira. Guztiok guztiontzat lan eginez, elkarlanean jarraituko dugu!”