Edukiontzi berriei esker, hondakin gutxiago sortu eta hobeto kudeatu dira Malerrekako Mankomunitatean
Azken sei hilabeteetan Malerrekako Mankomunitatearen eremuan hondakin gutxiago sortu da eta sortutako hondakinen birziklapen-tasa hobetu da. Hobekuntza horretan eragin zuzena izan dute 2024an eskuratu eta kokatu diren edukiontzi berriek,

Mankomunitateak, hondakinen kudeaketaren inguruan dagoen arazoaz jabeturik, urrats sendoak ematen jarraitzen du hondakinek ingurumenean duten eragina arintzeko helburuz. Ildo horretan, 2024an hainbat udalerritan (Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Donamaria, Beintza-Labaien eta Eratsun) edukiontzi puntuak berritu eta egokitu dira.
Zehazki, tapa txikidun 60 edukiontzi berde (errefusarako), 19 edukiontzi hori (ontzi arinentzat) eta 19 edukiontzi urdin (papera eta kartoirako) jarri dira. Edukiontzi berrien ezarpenez gain, inguruneak ere txukundu eta egokitu dira.
Aipatu beharra dago berritze eta egokitze lan hauetan ibili direla Babesturiko giza lan Enplegu Programako partehartzaileak ere. BGE-ko Programa hau aurrera eramateko, Entitate honek kofinantzatutako %40ko dirulaguntza jaso du, Nafarroako 2021-2027 FSE+ Programaren helburu espezifiko honi dagokiolarik: “aukera-berdintasuna eta parte-hartze aktiboa bultzatea eta enpleagarritasuna hobetzea, bereziki kolektibo ahulenak, helburu bezela duen gizarteratze aktiboaren sustatzea”.
Ekimenen eta komunikazio-kanpainen ondorioz, 2025eko lehen sei hilabeteetan hondakinen sorrera %5 jaitsi da, eta birziklapen-tasa %2 igo da. Emaitza xumeak diruditen arren, Mankomunitateak balorazio positiboa egiten du, norabide egokian doazen seinale baitira.
Halaber, gogoan izan behar da Nafarroako mankomunitateek zabortegira bidalitako hondakin tona bakoitzeko kanon bat ordaindu behar dutela, eta, ondorioz, errefusaren murrizketa ezinbestekoa dela bai ingurumenaren babeserako, bai ekonomia zirkularrerako bidean aurrera egiteko.

