Berdintasuna
Berdintasun Zerbitzua toki entitate honen berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazioa egiteaz arduratzen da.
Tokiko Administrazio bateko Berdintasun Zerbitzuaren misioa da bizitzaren arlo guztietan, publiko zein pribatuan, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta diskriminazioak ezabatzea helburu duten berdintasun politikak garatzea.
Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartea sentsibilizatu, informazioa eman eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai Mankomunitate zein Udal mailan (Mankomunitateko eta Udaletako langileendako) bai eskualde zein udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeendako).
Berdintasun teknikaria: Maite Elizondo San Martin
Kontaktua:
Telefonoa: 948 451 746 | 948 451 669 – 621 120 620
Email: berdintasuna@malerreka.eus