Mancomunidad de Malerreka

10/11/2025

Azaroaren 25a – Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak

Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Malerrekako Mankomunitateak bat egiten du Nafarroako toki entitateen adierazpen instituzionalarekin, “Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak / La violencia machista digital deja huella real” lelopean.

Aurtengo kanpainak indarkeria matxista digitalean paratu nahi du arreta.  Indarkeria mota hori berria eta ikusezina dela erran daiteke. Sareetan eta ingurune digitaletan gertatzen da, eta hainbat modutan agertzen da: ziberjazarpena, kontrol digitala, irudi intimoen baimenik gabeko zabalkundea edo gorroto-diskurtsoak, bertzeak bertze. Indarkeria honek emakumeen oinarrizko eskubideak urratzen ditu eta ondorio errealak ditu haien osasunean, segurtasunean eta askatasunean.

Malerrekako Mankomunitateak bere konpromisoa berresten du indarkeria matxista mota oro desager dadin, eta espazio digital aske, seguru eta berdinzaleak eraiki daitezen.

👉 Malerrekako Mankomunitateak onartutako adierazpen instituzionala

👉 Adierazpen insituzionala irakurketa errezean

👉 Azaroaren 25a Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako jardueren informazioa webgune honetako “Agenda” atalean ikusten ahal da.