Mancomunidad de Malerreka

07/04/2026

Euskara ikasleendako aurtengo dirulaguntza deialdia

2025-2026 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek eska dezakete dirulaguntza. Eskaerarekin batera deialdian zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da eta horretarako epea irailaren 1etik 30era izanen da. Gehienez ere 460 euroko laguntza jasoko du eskatzaile bakoitzak.

Deialdia osorik hemen:  EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2026

Betiere, euskara ikastaroan izandako asistentzia hartuko da kontuan:

Asistentzia Dirulaguntza
%86-100 Matrikularen %100
%70-85 Matrikularen %75
%0-69 Ez da dirulaguntzarik jasoko

Eskatzeko baldintzak:
– 16 urte edo gehiago izatea.
– Malerrekako udalerriren batean erroldatua egotea.
– Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatua izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
– Eskaera orria.
– Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
– Erroldatze ziurtagiria.
– Euskaltegiko matrikularen ordainagiria.
– Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
– Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Informazio gehiago: euskarazerbitzua@malerreka.eus / 948 451 746