Mancomunidad de Malerreka

14/04/2026

Ikerketa soziolinguistikoa eginen dute Malerrekan, Baztanen eta Bortzirietan

Telefonoz deituko zaie herritarrei, hizkuntzei buruzko informazioa jasotzeko

Baztan-Bidasoa eskualdeko egoera soziolinguistikoa zein den aztertzera doaz Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Euskara zerbitzuak. Horretarako, telefono bidezko inkesta bat eginen zaie herritarrei,  ausaz aukeratutako biztanleriaren lagin bati. Donostian kokatuta dagoen Siadeco enpresak eginen ditu deiak, apirila amaieratik hasi eta maiatzean zehar. Euskara zerbitzuek telefonoa hartzeko eta galderei erantzuteko eskatu nahi diete herritarrei. 10 minutuko inkesta bat da eta erantzunak erabat anonimoak izanen dira.

Ikerketa honen bitartez, euskararen ezagutzaren, transmisioaren, erabileraren eta hari buruzko pertzepzio eta iritzien inguruko datu estatistikoak bildu nahi dituzte eskualdeko euskara zerbitzuek. Guztira 1.500 inkesta eginen dira Baztan-Bidasoa osoan. Datu orokorrez gain, Malerrekako, Baztango eta Bortzirietakoeta eskualde-buruetako (Doneztebe, Elizondo, Bera eta Lesaka) datu xeheak jasotzea da helburua. Horretarako, behar-beharrezkoa izanen da herritarren parte-hartzea eta ahalik eta jende gehienak erantzutea.