BAI EUSKARARI GIDA

Kontsulta ezazu Malerrekako Bai Euskarari ziurtagiria dutenen gida.

 

EUSKARA ZERBITZUA

Malerrekako Euskara Zerbitzua 1989an sortu zen gizartearen arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzeko. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen baitan dagoen zerbitzua da. 

Zer da Euskara Zerbitzua?

Mankomunitatearen zerbitzu publikoa da eta eginkizun hauek ditu: euskararen erabilera indartzeko lanak planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Lan hau aitzina eramateko, beste hainbat erakunderekin elkarlanean aritzen da, bai Malerrekakoak, baita Malerrekatik kanpokoak ere.

Euskara Zerbitzuaren funtzionamendua:

Euskara Zerbitzua Malerrekako Mankomunitatearen baitan dagoen zerbitzu publikoa da. Horrela, Euskara Zerbitzuak Mankomunitateak erabakitzen duen hizkuntza politika gauzatzen du. Helburu hori erdiesteko Malerrekako Mankomunitateak euskara normalizatzeko plangintza onartzen du urtero, plangintza hau betetzea da Euskara Zerbitzuaren ardura nagusia.

Bertzeak bertze, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak aitzina eramaten dituen egitasmo nagusiak: