Itzulpen zerbitzua
Malerrekako Mankomunitateko Itzulpen Zerbitzua erabil dezakete Malerrekako udalek, establezimendu komertzialek, enpresek eta elkarteek.
Agerian edo jendaurrean dauden testuak izan behar dute.
- Urte guztian zehar eska daitezke itzulpenak.
- Doako zerbitzua da.
- Eskariak telefonoz edo posta elektroniko bidez egiten ahal dira:
Malerrekako Mankomunitatea
Zazpigurutze 2, behea • 31740 Doneztebe
Telefonoa: 948 451746
Posta elektronikoa: euskarazerbitzua@malerreka.eus
- Ez dira itzuliko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izanen diren testuak.
- Ez dira itzuliko bileren deialdiak ez eta aktak ere.
- Gehienez ere 5 orrialdeko dokumentuak itzuliko dira (5 orrialde = 9000 letragune = 150 lerro).