Mancomunidad de Malerreka

Agenda

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Antolatutako ekintzak: 

 

Otsailak 27, ortziralea

 

Emakume zientzialarien omenezko STEAM tailerra – Ola Arafat. 

Tailerra 10-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, zientzia eta teknologiaren arloan emakumeen ekarpena ikusgarri egiteko eta genero-estereotipoak apurtzeko helburuarekin. Tailerrak zientziarekiko interesa sustatzeaz gain, emakume zientzialarien erreferenteak gaztetxoen artean hedatzea du xede. 

🕛 Ordua: 16:30-18:00

📍 Lekua: Doneztebeko liburutegian 

 

Martxoak 3, asteartea

 

MAHAI-INGURUA – Malerrekako I. Berdintasun Plana egiteko inspirazio eta gogoeta saioa.

Inguruko eskualdeetan zer ikasi dute berdintasun politiken inguruan? Baztan eta Bortzirietako berdintasun teknikariekin solasaldia.

🕛 Ordua: 19:00

📍 Lekua: Nafar Lansaren

 

Martxoak 6, ortziralea

 

MANKOMUNITATEAK DEITUTAKO ELKARRETARATZE INSTITUZIONALA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta jendarte eredu parekide baten aldarrikapen egiteko eguna da martxoak 8. HURBILDU ETA ERAKUTSI ZURE KONPROMISOA!!

🕛 Ordua: 12:00

📍 Lekua: San Miguel eskolaren eta Mendaur instituturen parean dagoen biribilgunean, Donezteben.

 

Martxoak 8,  igandea

 

Ezkurrako herriak antolatutako jarduerak. 

🕛 Ordua:

  • 11:00 – Mendi martxa
  • 14:00 – Bazkaria. 
  • 17:00 – “Bularretik ehundutako aitortzak” dokumentala: Bularreko minbizia diagnostikatua izan duten 5 emakumeren testigantzak jasotzen dituen dokumentala.
  • 18:30- Merienda eta protagonistekin solasaldia. 

📍 Lekua: Ezkurran.

 

 

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Antolatutako ekintzak: 

 

Azaroak 22, larunbata

 

Eratsungo herria emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kontra.

🕛 Ordua:

  • 16:30 Txapa tailerra. Herriko haur eta gazteekin sentsibilizaziorako txapak eginen dira.
  • 18:00 Pelikula. Haurrei zuzendutako pelikula emanen da.
  • 21:00 Pelikula. Gazteei eta helduei zuzendutako pelikula emanen da.

📍 Lekua: Eratsunen.

Antolatzailea: Eratsungo udala.

 

Azaroak 24, astelehena

 

HITZALDIA. “Indarkeria matxista gaur: Erronkak.”

Indarkeria matxista zer den azalduko da, eta gaur egungo erronkak jorratuko dira, horien artean indarkeria ekonomikoa eta digitala. Horrekin batera honako hauek azalduko dira: mutil eta gizon gazteen jarrerak feminismoaren aurrean, eta sistema patriarkalak nola egokitzen duen bere burua.

👩🏽‍🏫 Hizlaria:  Nagore Pérez Fernández

🕛 Ordua: 17:30

📍 Lekua: Iturengo herriko etxeko ganbaran.

💬 Hizkuntza: Euskaraz

Antolatzailea: Malerrekako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua

 

Azaroak 25, asteartea

 

MANKOMUNITATEAK DEITUTAKO ELKARRETARATZE INSTITUZIONALA

🕛 Ordua: 12:00

📍 Lekua: San Miguel eskolaren eta Mendaur instituturen parean dagoen biribilgunean, Donezteben..

Antolatzailea: Malerrekako Mankomunitatea

 

Azaroak 26, asteazkena

 

“ETORKIZUN HOBE BATERANTZ”. Ihes gela. 

12 urtetik gorako parte-hartzaileek indarkeria mota ezberdinekin lotutako erronkak gainditu behar dituzte talde-lanaren bidez jokoan aitzin egin ahal izateko. Parte-hartzaileen arteko lankidetzak, edota iritzi desberdinek sor ditzaketen desadostasunek jokoa laburragoa edo luzeagoa egin dezakete.

📝 Izena ematea beharrezkoa izanen da: https://labur.eus/ihesgela26

🕛 Ordua: 16:30-20:00

📍 Lekua: Galbaraialde egoitzan, Donezteben.

💬 2 hizkuntza aukeran

Antolatzailea: Doneztebeko Udala eta ASKE elkartea.

 

Azaroak 28, ortziralea

 

“Kontuk eta komerik” ipuin kontalaria.

Genero indarkeria hainbat herri kondairetan agertzen da normaltasunez, baina nork jaso eta zabaldu zituen kondaira horiek? Bada garaia ikuspuntu hori aldatzeko. Konta ditzagun guk nahi dugun modura eta egin ditzagun gure istorio propioak.

📖  Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe Arzallus

🕛 Ordua: 17:00

📍 Lekua: Narbarteko udaletxeko goiko solairuan

💬 Euskaraz

Antolatzailea: Malerrekako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua

 

URRIAK 15, LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Antolatutako ekintzak: 

Urriaren 9tik 30era Doneztebeko osasasun etxean Landa eremuko emakumeen bizimodu eta janzkera tradizionalen argazkiak XX. mendean ERAKUSKETA. 

Landa eremuko emakumeak, Nafarroako politikaren bazterretik erdigunera.