Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

12/09/2022

2022-23 ikasturtean Malerrekako IKA Euskaltegian matrikulatzeko kanpaina martxan

Irailaren 30era arte eman ahal izanen dute izena euskara ikasi nahi dutenek Malerrekako IKA Euskaltegian.

Modu presentzialean edo online; zerotik hasi eta C1/EGA maila arte sakontzeko; euskara modu erlaxatuan ikasi edo titulua lortzeko. Eskaintza zabala biltzen du bere baitan Malerrekako IKA Euskaltegiak. Informatzeko, hurbildu Doneztebeko bulegoetarat edo paratu harremanetan telefonoz nahiz emailez:

948 45 15 55

malerreka@ikaeuskaltegiak.eus

Rosa Seminario Karrika 6

Matrikula ordaintzeko diru-laguntzak badira; beraz, galdetu Malerrekako Euskara Zerbitzuan (948 45 17 46 – euskarazerbitzua@malerreka.eus – www.malerreka.eus) edota euskaltegian bertan.