Aurten ere, turistentzako argitalpena eskura egonen da

‘Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara’ izeneko eskuorriari esker eskualde hauetako hizkuntza errealitatearen berri eman nahi zaie bisitariei
Argitalpenak Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako hizkuntza errealitatearen berri ematen duen azalpen labur bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez. Azalpenean azpimarratzen da eskualde hauetan euskara hizkuntza bizia dela, eta horrez gain, bisitariei ahal duten neurrian euskara erabiltzeko gonbita egiten zaie. Horretarako oinarrizko hiztegi bat erantsi da, gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelesera itzulia.
Euskara zerbitzuez gainera, turismo arloko eragileek gisa honetako argitalpenaren beharra ikusi dute. Izan ere, eskualde hauetako promozio turistikoa lantzen denean, bertako paisaia, baliabideak, kultura, ohiturak eta tokiak kontuan hartzen dira, baina ez da berdin jokatzen hizkuntzarekin; eta euskara ere bada Baztanen, Malerrekaren eta Bortzirien marka. Hortaz, gabezia horri aurre egin nahian prestatu dute argitalpen hau, eta Malerrekan jada banatuta dago.
- Aste Santu aitzinetik zabaldu da hiru eskualdeetako turismo bulego eta toki turistiko garrantzitsuenen bitartez, baita euskara zerbitzuen bitartez ere.
- Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak ere lagunduko dute argitalpena turisten artean banatzen.
Bi formatutan eskuratzen ahal da: paperean eta PDFn, sakelakoetan erraz erabiltzeko moduan.
HEMEN deskargatzeko bertsioa: OngiEtorri_PDF_INTERAKTIBOA
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Malerrekako Mankomunitatea -Euskara Zerbitzua
948 451 746
euskarazerbitzua@malerreka.eus