Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

15/04/2024

AUZOKO KONPOSTAGUNE BERRIAK MARTXAN PARATZEKO BILERAK

Malerrekako Mankomunitateak auzokonposta egiteko gune berriak martxan paratuko ditu Donezteben. Hori dela eta, mankomunitateak bilerak eginen ditu, eta herritarrak bilera horietan parte hartzeko deia egin du.

Bileran konposta egiteko behar den informazio guztia emanen da, eta gunea erabiltzeko irizpideak azalduko dira. Horretaz gain, hondakinen inguruan egoten ahal diren zalantzak argituko dira.

Bilerak Elizagibela auzoan izanen dira honako data hauetan:

  • Apirilaren 17an arratsaldeko 18:30etan Suma pareko edukiontzien ondoan.
  • Apirilaren 17an arratsaldeko 19:30etan Sagardi karrikaren hasieran.