Mancomunidad de Malerreka

08/09/2026

Buruari bueltaka? Zatoz IKA euskaltegira, matrikula zabalik dago!

Irailaren 30era arte izanen da izena emateko epea

Zabalik da jada Malerrekako euskaltegian izena emateko epea, eta zure buruari buelta gehiago ez emateko unea iritsi da. Aurten ere, euskara ikasteko, maila hobetzeko edo hizkuntzaz gozatzen jarraitzeko aukera guztiak zure eskura dituzu. Erronka berri bati heldu nahi diogula, lanean sakondu nahi dugula, edo ingurukoekin euskaraz bizitzeko urratsa eman nahi dugula; arrazoia edozein dela ere, euskaltegiak prest daude zu beso zabalik hartzeko. Ez utzi azken egunerako, hurbildu zure euskaltegira eta eman izena!

Ikastorduetako mailak, ordutegiak, prezioak eta bestelako informazio xeheagoa nahi baduzue joan Malerrekako IKA euskaltegira, deitu edo idatzi mezua. Horretarako bideak hementxe:

  • Helbidea; Rosa Seminario 6
  • Telefono zenbakia: 948 451 555
  • E-posta: malerreka@ika.eus

Klikatu kartelaren gainean handiago ikusteko