Mancomunidad de Malerreka

07/04/2026

Dirulaguntza deialdia: Bai Euskarari Ziurtagiria 2026

Malerrekako Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiendako dirulaguntza deialdia onartu du.

Malerrekako Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiendako dirulaguntza deialdia onartu du.

Deialdia osorik: BAI EUSKARARI DIRULAGUNTZA 2026

Dirulaguntza jasotzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– IFKren fotokopia.
– Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2025eko fakturaren fotokopia.
– Fakturaren ordainagiria.
– Deialdiaren laugarren orrian dagoen eskaera orria betea.
– Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena.

Diru-laguntza eskaera aurkezteko epea: irailaren 1etik 22ra, bi egun horiek barne.

Informazio gehiago:

Malerrekako Euskara Zerbitzua: 948 451 746 /euskarazerbitzua@malerreka.eus