Mancomunidad de Malerreka

16/03/2026

Euskarazko UDALEKUAK

Euskarazko udalekuak aukera paregabea dira denbora librea modu aberasgarrian bizitzeko eta hizkuntzaren erabileran trebatzeko.

Udako oporrak haurrentzat atseden, jolas eta abenturarako sasoia dira. Eskolako errutinatik kanpo, aisialdiak garrantzi handia hartzen du, eta euskarazko udalekuak aukera paregabea dira denbora libre hori modu aberasgarrian bizitzeko. Udalekuetan, haurrek lagun berriak egiten dituzte, naturaz gozatzen dute eta jarduera ezberdinak egiten dituzte, dena euskaraz eta giro gozagarrian.

Gurasoen erabakia giltzarria da haurrek opor garaian egingo duten ibilbidea marrazteko. Hizkuntza ez da bakarrik eskolan ikasten; izan ere, sozializazioa, orotariko bizipenak eta esperientziak dira ikaskuntzaren oinarri.

Nafarroako euskara zerbitzuek euskarazko udaleku eskaintza ezberdinen bilduma egin dute, urtero bezala, familiek informazioa eta izen ematea ahalik eta errazen bilatu ahal izan dezaten. Aukera zabala dago, eta adin tarteak, prezioak, datak eta abar zehazten dira. Informazio guztia beheitiko ERA webgunearen estekan ikusten ahal da:

Euskarazko udalekuen eskaintza Toki, data, prezioa, adin eta gai askotariko eskaintza aurki daiteke bertan.

Haurrek uda honetan lagunartean, naturan eta euskaraz murgilduta abentura ahaztezina bizitzeko aukera bikaina dira udalekuak.