24/03/2023
Euskarazko udalekuak
Nafarroako udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek euskarazko udalekuen eskaintza bildu dute.
![](http://www.malerrekakomankomunitatea.eus/wp-content/uploads/2023/03/UDALEKUAK-LH-AZALA-780x964.jpg)
Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.
Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute.
Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere.