Mancomunidad de Malerreka

27/08/2026

Laster irekiko da euskara ikasleek DIRULAGUNTZA eskatzeko epea

Irailaren 1etik 30era bitarteko epea izanen da eta Malerrekako nahiz Bertizaranako biztanleek eska dezakete

Hemen da Malerrekako Mankomunitateak bertako herritarrei eskaintzen dien dirulaguntza deialdia. Diruz lagunduko dira 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra arte egindako euskara ikastaroen matrikula gastuak, ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta on line egindakoak.

Laguntza eskatzeko epea irailaren 1etik 30era izanen da eta eskaerarekin batera deialdian zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da. Hona hemen deialdia osorik:  EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2026

Gehienez ere 460 euroko laguntza jasoko du eskatzaile bakoitzak, eta asistentziaren arabera ikasle batzuei debalde aterako zaie euskara ikastea, zehazki klaseetako bertaratze portzentajea %86tik gorakoa den kasuetan.  Hortik beherakoek %75 arteko laguntza jaso dezakete, eta euskara ikasten ordu gutxi pasa dituztenek ez dute laguntzarik jasoko. Hemen taula argiago ikusteko:

Asistentzia Dirulaguntza
%86-100 Matrikularen %100
%70-85 Matrikularen %75
%0-69 Ez da dirulaguntzarik jasoko

Eskatzeko baldintzak:
– 16 urte edo gehiago izatea.
– Malerrekako udalerriren batean erroldatua egotea.
– Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatua izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
– Eskaera orria.
– Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
– Erroldatze ziurtagiria.
– Euskaltegiko matrikularen ordainagiria.
– Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
– Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Informazio gehiago: euskarazerbitzua@malerreka.eus / 948 451 746