Malerrekako Mankomunitateak berdintasunaren aldeko konpromisoa indartu du Berdintasun Agente bat kontratatuta
Malerrekako Mankomunitateak Berdintasun Agente bat kontratatu du arlo horretan zerbitzu espezifiko bat ezartzeko lehen urrats gisa. Ekimen hori aurrerapauso nabarmena da, aukeren berdintasuna sustatzeko eta genero-ikuspegia bere politika eta jarduera guztietan txertatzeko.

Kontratazio honekin batera, Mankomunitateak Malerrekako Berdintasun Plana lantzeari ekinen dio. Plan horren bidez estrategia-marko bat eta ekintza-lerro zehatz batzuk ezarriko dira, lurraldean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko.
Zerbitzu berri honen sorrerak, Malerrekan bizi diren pertsona guztien bizi-kalitatea hobetu, eta berdintasunerako politika publikoak finkatzea bermatuko duten baliabide egonkorrez hornitzeko Mankomunitatearen nahiari erantzuten dio.