Mancomunidad de Malerreka

26/02/2025

MARTXOAREN 3TIK AURRERA DONEZTEBEKO GARBIGUNEAREN ORDUTEGIA ZABALDU EGINGO DA

Malerrekako Mankomunitateak Doneztebeko garbigunearen ordutegia handitzea erabaki du, zerbitzuak izan duen arrakasta eta herritarren eskakizunak kontuan hartuta. Horrela, martxoaren 3tik aurrera, ordutegi berria honakoa izango da:

Astelehenetan: 9:30 – 13:30 eta 15:30 – 18:30

Asteazkenetan: 9:30 – 13:30 eta 15:30 – 18:30

Ostegunetan: 15:30 – 18:30

Garbigune hau funtsezkoa da eskala txikiko eta kudeaketa zaileko hondakinen bilketa optimizatzeko, gainerako gaikako bilketen kalitatea hobetzeko eta 2017-2027ko Nafarroako Hondakinen Planean ezarritako helburuak betetzen laguntzeko. Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da instalazio egokiak izatea, eta horretarako, 2023an, Mankomunitateak Donezteben garbigunea martxan jarri zuen. Bertan, etxeetan eta merkataritza-gune txikietan sortutako hondakin arriskutsuak eta/edo kudeaketa zailekoak bereizi eta bideratzeko aukera dago (obra-hondakinak, inausketa-hondakinak, zura, tamaina handiko hondakinak, AEEHak, txatarra, etab.).

Hondakinak kudeatzeko teknikariak, Mankomunitateko langile batek eta Malerrekako Babesturiko giza lan Enplegu Programako partehartzaileak (BGE-ko Programa hau aurrera eramateko, Entitate honek kofinantzatutako %40ko dirulaguntza jaso du, Nafarroako 2021-2027 FSE+ Programaren helburu espezifiko honi dagokiolarik: “aukera-berdintasuna eta parte-hartze aktiboa bultzatea eta enpleagarritasuna hobetzea, bereziki kolektibo ahulenak, helburu bezela duen gizarteratze aktiboaren sustatzea”) osatzen dute, lehen aipatutako hondakinen birbanaketa eta bigarren eskuko merkatuaz arduratzen den lan taldea.

Bestalde, Mankomunitateak gogorarazi nahi du garbigunean bigarren eskuko merkatua dagoela, berrerabilpena eta trukea sustatzeko. Horrela, materialen bizitza erabilgarria luzatu, etxeko hondakinen sorrera murriztu eta ekonomia zirkularra indartu daiteke.