30/09/2021
Solaslaguna, euskara praktikatzeko taldeak: izena emateko epea zabalik
Euskara praktikatzeko talde hauetan euskaraz solas egiteko ohiturarik ez duten lagunak elkartzen dira ohitura badutenekin, eta erabilera handitzeko helburua dute.
![](http://www.malerrekakomankomunitatea.eus/wp-content/uploads/2021/09/solaslaguna-irudia-2021-22.jpg)
Euskara praktikatzeko talde hauetan euskaraz solas egiteko ohiturarik ez duten lagunak elkartzen dira ohitura badutenekin, eta erabilera handitzeko helburua dute.
Funtzionamendua sinplea da, baina oso eraginkorra. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Euskaraz hitz egiteko talde txikiak osatzen dira, 4 edo 5 pertsonakoak.
- Talde bakoitzean, gutxienez, euskaraz hitz egiteko ohitura duen hiztun batek parte hartzen du eta gainerakoak haien mintzamena hobetu nahi duten pertsonak dira.
- Taldeak astean behin elkartzen dira, gutxienez ordu batez. Denbora-tarte horretan talde bakoitzak erabakitzen du zer egin nahi duen, kafe bat hartu, paseatu, kirola egin…
- Mintzapraktika talde hauek ez dira klaseak eta euskaraz hitz egiteko ohitura duen pertsonak ez du irakasle gisara aritu beharrik.
- Ikasturtean zenbait saio osagarri antolatzen da eta talde guztietako pertsonek parte har dezakete. Mendi ibilaldiak, bisitaldi gidatuak eta antzekoak antolatzen dira normalean.
Informazio gehiago:
- 📩 solaslaguna@topagunea.eus
- 📞 610920673