Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Konposta nola erabili

Konpost berria (Freskoa) Konpost ondua (humus)

Deskonposizio denbora

2-3 hilabete

4-6 hilabete

Konpostaren erabilera

Konpost berria, lurraren gainean 5 cmko estalki bat eginez hedatu, aski ona da lur-mamia tenperatura aldaketetatik eta lehortasunatik babesteko. Teknika honi estalketa deitzen zaio eta konpostak, lurrarekin bat egitean, haren kalitatea hobetu egiten du, ura aurreztu eta belar txarrak haztea galerazten dituen heinean.

Konpost ondua, lurraren gainetik estalki modura hedatzen ahal bada ere, ona da nagusiki ongarri modura erabiltzeko loreontzi, soropil, landare hesi eta baratzetan erabiltzeko, berez, lurrarentzat beharrezkoak diren mineraletan aberatsa baita nitrogenoa, kaltzioa, eta abar…). Era berean, lurraren egitura hobetzeko lagungarri da eta ura bildu eta edukitzeko kapazitatea ere hobetzen du. Erabili beharreko proportzioa baratze eta landare-hesietan metro kuadroko 2-3 kilokoa da (5 litro), 10-15 cmsartuz lur azpian. Fruta-arbolen kasuan, enborraren inguruko diametroan, konpost ondua zabaldu gutxienez 3 cm-ko geruza bat sortuz eta lurrazalarekin nahasik.