Mancomunidad de Malerreka

13/06/2025

Artile bilketa eginen du Malerrekako Mankomunitateak uztailean eta abuztuan

Interesatuak dauden baserritarrek uztailaren 11 baino lehen deitu beharko dute.

Abeltzaintzak eskualdean duen garrantzia ikusita eta baserritarrek artilea kudeatzeko dituzten zailtasunak agerian, artilea behar bezala kudeatzeko Malerrekako Mankomunitateak azken urteetan erabilitako kudeaketa sistema martxan jarriko du berriz ere. Horretarako zerbitzua erabili nahi duten baserritarrek uztailaren 11 baino lehenago mankomunitatera deitu beharko dute izena emateko, 948 45 17 46 telefonora, 09:00etatik 14:00etara.

Uztailean, eskaera egin duten artzain guztiak kontutan hartuta bilketa antolatu ondotik, Mankomunitateak izena emandako baserritarrei deituko die azken hauek adostutako bilketa puntu batera artilea eraman dezaten. Aurreko urteetan bezala, bilketa puntuak artilea sortzen den tokitik ahalik eta gertuen kokatuta egon daitezen lan egingo dute bai Mankomunitateko Zabor Teknikariak eta baita Babesturiko Giza  lan Enplegu Programako partehartzaileek. BGE-ko Programa hau aurrera eramateko, Entitate honek kofinantzatutako %40ko dirulaguntza jaso du, Nafarroako 2021-2027 FSE+ Programaren helburu espezifiko honi dagokiolarik: “aukera-berdintasuna eta parte-hartze aktiboa bultzatea eta enpleagarritasuna hobetzea, bereziki kolektibo ahulenak, helburu bezela duen gizarteratze aktiboaren sustatzea”.

Baserritarrek artilea zaku eta sokarik gabe utzi beharko dute. Zakuetan dagoen edo sokak dituen artilea ez da bilduko. Mankomunitateak bilketa, kudeaketa eta hauen kostua bere gain hartuko ditu.