Mancomunidad de Malerreka

23/10/2025

INDARKERIA MATXISTA BIZI DUTEN EDO BIZI IZAN DUTEN EMAKUMEENDAKO ESPAZIO EGONKORRA

Badira urte batzuk indarkeria matxistak bizi edota bizi izan dituzten Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak eta Xaretako emakumeendako musikoterapia lantegia eskaintzen dugula. Pasaden urtean pausu bat gehiago eman genuen lantegi moduan egin dugun ekintza hau espazio iraunkor gisa eskaintzeko hautua eginez. Aurten ere, bide berdinetik jarraitu nahi dugu Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan burutzen den elkarrekiko laguntza, harrera eta saretze gune seguru bat sortuz.

Hezitzaileak diren saioak Mirentxu Ciaurriz Vidal gizarte hezitzaile batekin dira eta saio terapeutikoak Haizea Loira Matxiñena musikoterapeutarekin.

Taldean parte-hartzea konpromezurik gabea da. Hala ere, emakumeei ahal duten heinean prozesu osoa egitea gomendatzen diegu.

Saioak burutzen diren bitartean adin txikikoei psikomotrizista Lara Filgueirarekin espazio bat eskainiko zaie.

Espazio iraunkorraren inguruko informazio gehiago edo adin txikikoen zaintza, zein garraio zerbitzua eskatzeko, bertara jo daiteke:

  • BAZTAN: Gizarte Zerbitzuak, Osasun Zentroa, Berdintasun Zerbitzua (613 003634)
  • MALERREKA: Mankomunitatea, Osasun Zentroa, Berdintasun Zerbitzua (621 12 06 20)
  • BORTZIRIAK: Gizarte Zerbitzuak, Osasun Zentroa, Berdintasun Zerbitzua (722 69 30 78)
  • HAZI TERAPIA ZENTROA (Haizea): 655 74 76 95

Indarkeria matxista bizi edo bizi izan baduzu gune seguru honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Eta bertzalde, egoera honetan dagoen inguruko emakumeren bat ezagutzen baduzu, faborez, eskaini iezaiozu informazio hau. Kontuan izan, salaketa judiziala ez dela beharrezkoa.