Abizenak euskaraz jartzeko kanpaina
Mariezcurrena, Tellechea, Escudero, Mindeguia, Descarga, Retegui, Bengoechea, Echeguia, Micheo, Alchu ... ezagunak egiten al zaizkizu abizen hauek? eta euskaraz idatzi nahi al dituzu?

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, UEMArekin batera, “Abizena ere euskaraz” kanpaina martxan jarri du, herritarrak abizenak euskal grafiaz idaztera animatzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, abizenak euskaldundu eta euskararen ortografia arauetara egokitzeko aukera eskaini nahi zaie malerrekarrei.
Hizkuntza gutxitu batean, euskararen kasuan bezala, abizenak euskal grafiaz idazteak garrantzia handia du, bai ikuspegi linguistikotik, bai kulturaletik eta baita sinbolikotik ere.
Beraz, Mariezcurrena >Mariezkurrena; Mindeguia >Mindegia edota Echeguia >Etxegia euskaraz idatziak izan nahi dituenak aukera bikaina du, izan ere , gure herrietako zenbait udaletxetan tramite hori bideratzen lagunduko dute.
Non egin eskaera eta behar diren agiriak:
Pausua ematea oso erraza da, honako herrietako udaletxeetara joan, egun eta ordutegi zehatz horietan, eta abizenak euskaraz paratu nahi dituzuela adierazi.
– DONEZTEBEN: Ostegunetan 10:00- 11:30
– DONAMARIAN: Asteazkenetan 08:00-11:30 eta 12:00-15:00
– ITURENEN: Egunero 12:00-14:00
Eraman behar diren agiriak 3 dira, ondoko kartelean zehaztuta dauden gisan:
-
-
-
-
-
-
- Nortasun Agiriaren fotokopia
- Jaiotza ziurtagiria: erregistratuta zauden udaletxean eskatu edo online ere eskatzen ahal duzu
- Errolda agiria
-
-
-
-
-
Gainera, gurasoek beren abizenak aldatzen dituztenean, aldaketa hori automatikoki aplikatzen zaie seme-alabei ere, prozesua erraztuz eta familia osorako bateratzea ahalbidetuz. Horregatik aurten gurasoak animatu nahi ditugu, eta bereziki, 18 urtez azpiko seme-alabek dituztenak.
Tramite honen inguruan sortzen diren ohiko galderen erantzunak aurkituko dituzu hemen klikatuz: NA abizenak FAQ ohiko galderak
| IKUSI HEMEN IZENAK BADU IZANA BIDEOA |