Mancomunidad de Malerreka

30/06/2026

Solaslagunak Bertizera doaz bisitan

Ekaineko azkeneko egunean, eta solaslagunen azkeneko jarduera gisa, Bertizko Jaurerrira bisita gidatua antolatu dute: arratsaldeko 17:00etan joanen dira eta ondoren afari-merendua eginen dute bertan.

2025/2026 ikasturtean parte hartzen aritu diren solaslagunak bilduko dira eta denboraldiari amaiera emateko modu bikaina da Bertizera antolatutako hitzordu hau. Joan nahi duenak aurretik izena eman behar du honako zenbakian: 610 92 06 73.

Mintzapraktikaren bidez, Malerrekan, Bortzirietan eta Baztanen euskararen erabilera eta trebakuntza bultzatu nahi ditu egitasmo honek. Praktikatu nahi duten herritarrak euskara naturaltasunez hitz egiten duten beste batzuekin elkartzen dira, talde txikietan eta astean behin. Asteroko hitzorduez gain urtean zehar dozena erdi irteera edo saio osagarri antolatu dituzte: merendua, mintzodromoa, mendi irteerak, kontrabadisten bidea… eta esan bezala, azkenekoa ekainaren 30ean, Bertizko Jaurerrira bisita gidatua.

Uda ondotik berriz ere ekinen diote ikasturte berriari. Horretarako irailean irekiko da izen-emate epea.