Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

22/03/2024

Haur-gazteeendako udalekuak

Nafarroako euskara zerbitzuek udalekuen bilduma egin dute.

Haur eta gazte aunitzek parte hartu ohi dute udako oporraldian antolatzen diren udalekuetan, eta oraintxe da garaia aurtengo udalekuei buruzko erabakiak hartzeko. Izan ere, antolatzaileak ari dira beren eskaintzei buruzko informazioa argitaratzen. Kasu aunitzetan izen emateko epeak ere zabalik daude, eta aukera batzuk dagoeneko beteak gainera!

Nafarroako euskara zerbitzuek, ERA.EUS webgunean, euskarazko udaleku eskaintza ezberdinen bilduma egin dute, urtero bezala, familiek informazioa eta izen ematea ahalik eta errazen bilatu ahal izan dezaten. Euskal Herriko toki ezberdinetan antolatzen diren udalekuen artean hautatu ahal izanen dute, eta mota aunitzetako udalekuen artean. Aukera zabala dago! Hona hemen LHko nahiz DBHko haur-gaztetxoentzako udaleku aukeraren laburpen bilduma: