Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

07/09/2021

Malerrekako Euskaltegian izena emateko epea zabalik

Malerrekako IKA Euskaltegian izena emateko epea zabalik egonen da irailaren 30era arte.

Irailean ikasturte berria hasiko da eta honekin batera erronka berriak planteatzeko unea. Euskara ikasteari ekitea, orain arte ikasitakoa finkatzea eta lortutako maila hobetzea erronka pozgarriak izan daitezke eta horretan esperientzia handia dauka Malerrekako Euskaltegiak, maila guztietako ikastaroak eskaintzen baititu.

  • Komunikazioan oinarritutako metodologia, euskara praktikatzen ikasten da.
    Ikaslearen beharretara egokitutako ikasketa prozesua.
    Klaseak aurrez aurre edo online.

Informazio gehiago: 948 451 746 / malerreka@ikaeuskaltegiak.eus