Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Garbigune mugikorra

Etxeko hondakin berezien bilketa.

Zerbitzu hau 2005ko otsailean paratu zen abian. Helburua etxeko hondakin arriskutusuak edo birziklatzeko zailak direnak biltzea da (sukaldeko olioa, pinturak, pestizidak, autoko produktuak, metxeroak, spray ontziak…). Bilketa Zerbitzua honela betetzen da: hilean behin (Malerrekan hilabeteko bigarren larunbatean), kamioi bat herriz herri ibiltzen da eskualdean eta adostutako lekuetan geldituz. Bertan herritarrek eramaten dituzten hondakinak jasotzen dira.

Gaikako hondakinak eta hondakin bereziak jasotzeko, Mankomunitateak elkarlanean dihardu Baztango Udalarekin eta Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitatearekin. Bilketa egiteko eta zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren ibilgailuak erabiltzen ditugu; alegia, papera eta ontziak jasotzeko kamioiak, edukiontziak garbitzekoa eta hondakin bereziak jasotzekoa.

JASOTZEN DIRENAK:

  • Amoniakoa
  • DVDak
  • Inprimagailurako kartutxoak
  • Motor-olioa
  • Arratoi-pozoia
  • Enbase kutsatuak
  • Inprimagailurako tintak
  • Mugikor-kargagailua
  • Azido klorhidrikoa
  • Erradiografiak
  • Kalkulagailuak
  • Mugikorrak
  • Bateriak
  • Fitosanitarioak
  • Kerosenoa
  • Pilak
  • Berniza
  • Fluoreszenteak
  • Koipea
  • Pinturak
  • Bideokasetak
  • Garbiketa produktuak
  • Kola
  • Silikona
  • Bonbillak
  • Gasolina
  • Kolonia
  • Termometroa
  • CDak
  • Gasolio-irazkia
  • Landare-olioa
  • Tonerrak
  • Deskoipeztatzaileak
  • Gasolio-ur bidoia
  • Merkurioa
  • Disketeak
  • Ile-apainketarako produktuak
  • Metxeroak

JASOTZEN EZ DIRENAK:

  • Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenetan sortzen diren hondakinak
  • Obra lanetan sortzen diren hondakinak, ezta etxebizitza botatzetik sortutakoa ere
  • Lurra eta hondeaketatik sortutako hondakinak
  • Lantegietan, tailerretan eta biltegietan sortzen diren hondakinak, errautsak eta zepa
  • Hobi septikoetan eta araztegietan sortzen den lohia
  • Likidoak, nahiz eta bidoi itxitan egon
  • Pneumatikoak